top of page

FA Q 

Frequently Ask Questions

Ohiko Galderak

1. ¿Zer da Crossfit-a?
Intentsitate handian eta etengabe askotarikoak egindako ariketa funtzionaletan oinarritutako entrenamendu-metodoa da, . Ariketa eta diziplina ugari konbinatzen ditugu forma fisiko osoa lortzeko. Baina ez da magia, konstantzia da gakoa.

2. ¿Zer behar dut hasteko?
Gogoak, Ondo sentitzeko gogoa, inoiz baino hobeto egoteko gogoa, gainditzeko gogoa. Ez duzu sasoian egon beharrik gurekin entrenatzen hasteko, mugimenduak eta intentsitatea pertsona bakoitzarentzat moldagarriak dira.

3. ¿Frogatu dezaket?

Crossfit inoiz egin ez baduzu, Doako proba batera gonbidatzen zaitugu, hastapen klase batean. Gure saio erregularretan probatu nahi baduzu, DropIn bat kontratatu beharko duzu, eta azkenean izena ematen baduzu, DropIneko dirua itzuliko dizugu.

Clikcatu hemen Doako Froga egiteko edo hemen DropIn-a egiteko. 

4. ¿Nola da Klase bat?

Klaseak entrenadore batek zuzendatuak dira,

talde txikietan, arretarik onena emateko. Iraupena

ordu 1ekoa da, eta, oro har, 3 zatitan egituratzen dira: lehenik, berotzea eta artikulazioen mugikortasuna, bai eta aktibazioa ere; bigarrenik, indar edo teknikako lan espezifikoa; eta hirugarrenik, WODa edo eguneko entrenamendua.

5. ¿Mailak daude?
Ez, hastapen-klaseak izan ezik, klase guztiak maila guztietarako dira. Guk formaz eta intentsitatez egokitzen ditugu entrenamenduko ariketak, eta denok ariketa bera egin arren, bakoitzak bere mailaren arabera egingo du, bai ariketaren egokitzapenean, bai intentsitatean, bai pisuan.

6. ¿Edozein CFDNT-ko Boxetara joan nahiteke?
Bai. CFDNTko bazkide izateak gure zentro eta ordutegi guztietarako sarbidea ematen dizu. Nahi duzun bezala konbina dezakezu eta gure edozein saio erreserbatu gure Boxetako edozeinetan.

7. ¿Nola apuntatzen naiz klaseetara?
Dena gure "CFDNT Crossfit" APP-tik kudeatzen da. Behin alta emanda, ordutegietara sartzeko aukera emango dizugu, eta klaseetan erreserbak egin ditzakezu.

8. ¿klase batetik desapuntatzen ba naiz, kreditoa galtzen dut?

Klasea hasi baino ordu bat lehenago kendu zaitezke kreditua galdu gabe. APPak malgutasun handia ematen dizu. Izena eman dezakezu kontratatutako erreserben arabera, 15 egun ikusi arte. Itxaron-zerrendan erreserbatu dezakezu, eta norbaitek klasetik kentzen bada, aplikazioak klasean sartu eta jakinaraziko dizu notifikazio bitartez.

.........duda gehiago dauzkazu?

Ez kezkatu, zuri arreta emateko gaude. Oraindik zure zalantzak argitu ez baditugu, jarri gurekin harremanetan, pozik lagunduko dizugu.

bottom of page